Gizartea -
Ezbeharra Nafarroan
Bi autoren arteko talkak zauritu larri bat utzi du N-121-A errepidean, Erriberrin
Hiru pertsona ospitalera eraman dituzte. Horietako bi ibilgailuetako batean harrapaturik geratu dira. Beste autoko gidaria ere ospitaleratu behar izan dute.
Agentzia | Erredakzioa
Hiru pertsona ospitalera eraman behar izan dituzte, horietako bat larri, bi autok 19:35 aldera N-121-A errepidean, Erriberrin (Nafarroa), talka egin ondoren, Guardia Zibilak jakitera eman duenez.
Adineko bikote ezkondu bat ibilgailuetako batean harrapaturik geratu da, eta suhiltzaileek biak erreskatatu behar izan dituzte. Gizona zauri larriekin atera dute autotik. Era berean, beste autoko gidaria ospitalera eraman behar izan dute.
Nafarroako Guardia Zibilak istripuaren arrazoiak argitzeko ikerketa zabaldu du.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea