Gizartea -
Istripua
Zauritu bat AP-15 errepidean, kamioi batek eta kotxe batek talka egin ostean
Kamioia gidatzen zuen 57 urteko emakumea, aldaka apurtuta eduki dezakeela eta, Nafarroako Ospitalera eraman dute.
eitb.eus
Goizaldeko 06:22ak aldera kamioi batek eta auto batek talka egin dute AP-15 errepideko 67. kilometroan, Untzuen (Nafarroa). Istripuaren ondorioz, izoztutako ogia zeraman kamioia irauli egin da. Hori dela eta, Iruñeko noranzkoan, errei bat itxi du Foruzaingoak.
Suhiltzaileak eta larrialdi zerbitzuetako osasun-langileak bertaratu dira istripua gertatu den lekura, eta kamioia gidatzen zuen 57 urteko emakume valentziarra Nafarroako Ospitalera eraman dute. Nafarroako Segurtasun Sailak adierazi duenez, aldaka apurtuta eduki dezake.
Foru Poliziako atestatu taldekoak ere bertaratu dira, eta ezbeharra ikertzen ari dira.