Gizartea -

Hilketa delitutik absolbitua

Toustarren suhia 310.000 euroko kalte ordainarekin zigortu dute

Lluis Corominas Tous bitxigileen suhia hilketa delitutik absolbitu du epaileak, baina ustez lapurreta egiten ari zela hil zuen gizonaren familiari 310.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Epaileak hilketa delitutik absolbitu du Lluis Corominas, Tous bitxigile familia ezagunaren suhia, baina 310.000 euroko kalte ordaina eman beharko die 2006an Toustarren etxean hildako lapurraren familiakoei.

Herri epaimahai batek jada, errugabe jo zuen Corominas "mehatxu erreala, larria eta berehalakoa sentitu ondoren tiro egin" zuela argudiatuta.

Epaileak hilketa delitutik absolbitu du bidezko defentsa egin zuela iritzita, baina arduradun zibil gisa biktimaren emazteari 100.000 euroko kalte ordaina eman beharko dio, semeari 150.000 eurokoa eta gurasoei 60.000 eurokoa. CES 21 enpresa, Corominas administrarioa zena egiten du gainera erantzule zibil subsidiario.

Akusazio partikularrak 400.000 euroko kalte ordaina eskatzen zuen, Fiskaltzak, berriz, 270.000 eurokoa. Defentsak, bestalde, Toustarren suhia erantzukizun zibiletik salbu geratzea nahi zuen hildako lapurraren familiari 150.000 euro emana ziolako jada.

Epailearen iritziz Corominasek ez du lapurraren hilketan "ardurarik" (bidezko defentsan tiro egin zuelako), aldiz, erantzukizun zibila duela jasotzen du epaiak, eta bere jarrera desegokiagatik kalteak jasan dituztenei kalte ordainik ez ematea ez dela bidezkoa azaltzen du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea