Gizartea -

Gertakaria Palman

Kalean bizi den gizon bat larri, gazte batzuek eraso egin ostean

Nazionalitate alemaniarra duen 41 urteko gizona "oso larri" dago, antza adingabeak diren gazte taldeak Palmako Espainia plazan eraso egin ostean pintura irentsi baitu.

Palmako Espainia plazan kalean bizi den behartsu bati eraso egin dien lekua. Argakia:EITB
Palmako Espainia plazan kalean bizi den behartsu bati eraso egin dien lekua. Argakia:EITB
Palmako Espainia plazan kalean bizi den behartsu bati eraso egin dien lekua. Argakia:EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Palman kalean bizi den 41 urteko nazionalitate alemaniarra duen gizon bat "oso larri" zaurituta dago goizalean antza adingabeak diren gazte talde baten erasoa jasan eta pintura irentsi ostean.

Gertaera goizaldeko 04:30ak aldera izan da. M-15koen kanpaldian zegoen pertsona batek emandako testigantzaren arabera, lauzpabost gaztez osatutako talde bat aipatutako plazan lo zegoen kalean bizi den gizonarengana hurbildu eta iraintzen, txistua botatzen eta astintzen hasi dira.

Momentu horretan erasotzaileek hiru pintura pote hartu eta gizonari aurpegira bota dizkie; ondorioz, biktimak substantzia irentsi du eta bronkoespasmo bat sortu zaio.

Erasoaren ondoren, inguruan zebilen Polizia Nazionalaren patruila batek anbulantziari eta Udaltzaingoari deitu dio.

061eko anbulantzia batek "in situ" artatu du gizona baina UVI mugikor gatean eta egoera larrian Son Lltzer erietxera eraman dute, Zaintza Berezian Unitatera.

Gainera, hiru pintura poteak ere ospitalera eraman dituzte biktimak irentsi dituen substantziak zein diren zehazki jakiteko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea