Gizartea -
Nafarroa
Gizon bat larri zauritu da Tuteran, delta-hegaletik erorita
Istripua 16:00ak aldera jazo da, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Zauritua, 55 urteko iruindarra, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroan.
Agentziak | Erredakzioa
55 urteko iruindar bat larri zauritu da ostegun honetan Tuteran (Nafarroa), delta-hegaletik erorita.
Istripua 16:00ak aldera jazo da, Valdeaiceite sakanean, oraindik ikertzen ari diren arrazoiengatik. Delta-hegala egiten ari zen gizona, salto egin eta denbora gutxira erori da lurrera, NA-134 errepideko 9. kilometroaren parean (Ebro ardatzean).
Foru Gobernuak azaldu duenez, gizona mendi-mazela malkartsu batean harrapatuta geratu da. Tuterako suhiltzaileek konorterik gabe topatu dute, baina egonkor.
Suhiltzaileen erreskate teknikoko taldea ere bertaratu da, helikopteroz, baita anbulantzia bat ere.
Suhiltzaileek mendi-mazelaren goialdera eraman dute zauritua, eta, ondoren, Nafarroako Ospitalera eraman dute, helikopteroan.