Gizartea -
Bizkaia
Gizon bat atxilotu dute bizilagunaren ateari tiro egitea egotzita, Urduñan
42 urteko gizona bizilagunaren etxera igo zen eta mehatxu egin zion, arma bat hartu eta ateari tiro egin aurretik. Psikiatria unitate batean sartu dute.
agentziak | erredakzioa
Ertzaintzak 42 urteko gizon bat atxilotu du bizilagunari heriotza mehatxuak egitea eta bere etxeko ateari tiro egitea leporatuta, Urduñan (Bizkaia).
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakitera eman duenez, atzoko 21:30 aldera izan zen gertakaria, gizona bizilagunaren pisura igo eta iraintzen hasi zenean.
Ondoren, heriotza mehatxua egin zion eta tiro egin zuen bere atearen aurka eskopeta batekin.
Laudioko Ertzaintzaren komisaldegiko agenteak bertaratu ziren eta gizona atxilotu zuten, gero ospitale bateko psikiatria unitatera eramateko. Han dago, epailearen esku uzteko zain.