Gizartea -

GRIPEA

Gripeak lau hildako eta 120 ospitalizazio eragin ditu orain arte EAEn

Iragan astean, abenduaren 16tik 22ra, Lehen Mailako Arretako sareak 814 kontsulta artatu zituen.

Gripearen aurkako txertoa. ETBren bideo batetik lortutako argazkia
Gripearen aurkako txertoa
Gripearen aurkako txertoa. ETBren bideo batetik lortutako argazkia

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gripearen eraginak gora egiten jarraitzen du Euskal Autonomia Erkidegoan; neurriz, hala ere. Eragin-tasa 100.000 biztanleko 64,2 kasukoa izan da azken aste honetan; aurreko astean erregistratutakoa (59,7) baino pixka bat handiagoa. Hain zuzen, aurreko aste horretan gainditu egin zen lehen aldiz atalase epidemikoa; 100.000 biztanleko 52,6 kasukoa denboraldi honetan.

Osasun Saileko eta Osakidetzako Zaintza Epidemiologikoaren Sarearen azken txostenak, abenduaren 16tik 22ra bitarteko aldiari dagokionak, gorakada txiki bat dagoela nabarmentzen du, baina gripearen eraginak txikia izaten jarraitzen du.

Lehen Mailako Arretako sareak 814 kontsulta artatu ditu aste honetan gripe-sindromeagatik. Gainera, denboraldi honetan, orain arte, gripe egiaztatuko 120 ospitalizazio-kasu jakinarazi dira, eta horietatik 37k larritasun-irizpideak betetzen dituzte. Gripeak eragindako konplikazioen ondorioz lau pertsona hil direla ere jasotzen du txostenak. Guztiek arrisku-faktoreak zituzten edo 64 urtetik gorakoak ziren.

Osasun Sailak eta Osakidetzak arrisku-taldeen barruan dauden herritarrei gogorarazten diete abenduaren 31ra arte beren osasun-zentrora joan daitezkeela txertoa hartzera.

Informazio osagarria: Zer egin gripea badut?

Informazio osagarria: Nola bereizi gripea eta katarroa?

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Osakidetza Euskal Autonomia Erkidegoa Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak Gripea