Gizartea -
Mendia
Donostiako mendizale bat hil da Palentziako Curavacas mendian
Izotzean laban eginda, amildegitik behera erori da 34 urteko donostiarra. Harekin zegoen lagun batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
34 urteko mendizale donostiar bat hil da ostiral honetan Palentziako Curavacas mendi tontorrean (2.537 metro), izotzean laban egin eta amildegitik behera erorita, Espainiako Gobernuaren ordezkaritzak jakinarazi duenez.
Europa Press agentziak zehaztu du Trafikoko unitatean lan egiten zuen ertzain bat dela hildakoa.
Ezbeharra 11:00ak inguruan gertatu da. Biktimarekin zegoen beste mendizale batek ohartarazi ditu larrialdi zerbitzuak.
Inguru horretan praktiketan zebilen Kantabriako erreskate talde bat bertaratu da istripuaren tokira. Badaezpada, Guardia Zibilaren helikoptero bati ere eman diote abisua.