Gizartea -
Nafarroa
Sute batek 47 hektarea erre ditu Bardeetan
Sua kontrolpean dago jada, baina suhiltzailean bertan daude oraindik. Oraindik ez dago argi zerk eragin duen sutea.
Erredakzioa
Atzo arratsaldean Bardeetan (Nafarroa) piztutako sute batek 47 hektarea erre ditu, Foru Gobernuak jakinarazi duenez.
Sua kontrolpean dago jada, baina suhiltzailean bertan daude oraindik.
Sutea Uztarriaren Amaren ermitako iparraldean jazo da. Oraindik, baina, ez dago argi zerk eragin zuen.
Amatatze lanetan suhiltzaileak, Foru Gobernuko Baso Ekintza Azkarreko taldeak eta hiru helikoptero aritu dira.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea