Gizartea -

Zozketak

ONCEko Kupoiak 70.000 euro banatu ditu Donostian

Duela bi aste beste 700.000 euro jaso zituen Amara auzoan banatu da saria. Jose Antonio Txintxurreta saltzailearen eskutik heldu da zortea.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Joan den astearteko ONCEko zozketak 70.000 euro utzi ditu Donostiako Amara auzoan. Duela bi aste auzo honetan bertan beste 700.000 euro banatu zituen ONCEko Kupoiak.

Oraingoan, Isabel IIaren eta Felipe IVren kaleen artean kokatuta dagoen Jose Antonio Txintxurreta ONCEko saltzailearen eskutik heldu da zortea. Formatu elektrikoaren bitartez saldutako kupoi saridun bakoitzak (bi) 35.000 euro jasoko du.

Gipuzkoak zorionekoa izaten jarraitu du. Joan den astean, 1.750.000 euro banatu zituen ONCEk Zarautzen. Azken zazpi hilabeteetan 34 milioi euro utzi ditu elkarte honek Euskadin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea