Gizartea -
Ezbeharra N-240 errepidean
Bi pertsona zauritu dira Ubiden, kamioi eta auto batek talka eginda
Istripuan gidariak zauritu dira. Helikoptero batek autoaren gidaria Gurutzetako ospitalera eraman du. Bitartean, kamioilaria Txagorritxura eraman du anbulantzia batek.
Agentzia | Erredakzioa
Bi pertsona zauritu dira arratsaldeko lehen orduan, N-240 errepidean, Ubiden (Bizkaia), kamioi eta auto batek talka eginda. Errepidea guztiz itxita egon da ordubete baino gehiago.
Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, istripua 13:15 aldera gertatu da Gasteizko noranzkoan. Errepidea itxi behar izan dute, eta auto-ilarak sortu dira.
Ezbeharrean ibilgailuetako gidariak zauritu dira. Osakidetzaren helikoptero batek 26 urteko auto-gidaria Gurutzetako ospitalera eraman du. Bitartean, 51 urteko kamioilaria Txagorritxuko ospitalera eraman du anbulantzia batek.
14:30 aldera errepidean errei bat berriz zabaldu dute.