Gizartea -
San Martzialeko egun handia
Irun, San Martzial jaian murgilduta
Beste behin ere, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak ezarri behar izan ditu alarde tradizionalaren eta mistoaren ordutegiak istilurik izan ez dadin. Goizeko desfileak festa giroan amaitu dira.
Erredakzioa
San Martzial jaia ospatzen air da Irun (Gipuzkoa). Azken urteetan gertatu bezala, aurten ere bi alarde ezberdin izango dira, horietako bat mistoa. Alardeak 1522ko bataila gogorarazten du, foru gudarosteak Frantziako tropak garaitu zituenekoa.
Bi desfileek berriro ordutegiak mantendu dituzte, Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak istilurik ez izateko finkatu ostean. Izan ere, 1996an eta 2005ean liskarrak izan ziren bi alardeetako jarraitzaileen artean.
eta mistoa 10:10ean.
Alarde tradizionala, emakumeek kantinera gisa soilik parte har dezaketena 07:45ean hasi da. Milaka herritarrek txalotu dituzte Satur Ibargoyen generalaren ardurapean desfilatu dute 19 konpainiak.
Alarde Mistoa, emakumeek soldadu gisa ere parte har dezaketena, goizeko 10:10 aldera abiatu da.
Hirugarren urtez jarraian, emakume bat izan da tropen buru, Ainhoa Ruiz de Arbulo. San Juan Plazarako sarrera herritarren txaloen artean egin du honek ere.
Aurreko urteetan bezala, mistoari babesa eskaini diote agintari eta ordezkari politikoek. Besteak beste, bertan izan dira Arartekoa, Emakundeko zuzendaria, Jaurlaritzako Genero Indarkeriaren Biktimen Harretarako zuzendaria, Martin Garitano Gipuzkoako ahaldun nagusia, Lohitzune Txarola Gipuzkoako Batzar Nagusietako presidentea eta Aralar, EA, Alternativa, eta EBko hainbat ordezkari.
Goizeko desfileak amaitu dira eta arratsaldean irteera ordena alderantzizkoa izango da. Horrela, Alarde mistoa 17:30ean hasiko da eta ordubete geroago, 18:30ean, tradizionalak hartuko ditu kaleak.
9.000 pertsona eta 29 konpainia
Alarde tradizionala 8.000 lagunek osatzen dute 19 konpainitan banatuta. Bien bitartean, Alarde mistoa 1.000 pertsonek eta 10 konpainiek osatzen dute, iaz baino konpainia bat gehiagok.
San Martzialeko batailan Iruneko tropek lortutako garaipena gogorarazten dute bi desfileek. Borroka ekainaren 30eko goizaldean amaitu zen Frantziako gudarostearen porrotarekin.