Gizartea -
Anbulantziak
Anbulantzien ohiko zerbitzua bermatu dute, ‘Larrialdiak’ kudeaketa utzi ostean
Osasun Sailak argitu du: "Larrialdi baten aurrean premiazko laguntza zerbitzua bermatuta egongo da"
Agentziak | Erredakzioa
‘Larrialdiak’ enpresak "bere borondatez eta azken orduan" zegokion kudeaketa uztea erabaki ostean, Euskadiko anbulantzia zerbitzua "normaltasun osoz" eskainiko dela ziurtatu du Osasun Sailak.
Prentsa ohar baten bidez, Nekane Murgak zuzentzen duen sailak, zerbitzuan normaltasuna bermatu du asteazkenetik aurrera, urtarrilaren 1etik aurrera; izan ere, jakinarazi duenez, beharrezko neurriak hartu dira gabezia hori "normaltasun osoz" betetzeko. Hori dela eta, Osasun Sailak argitu du "larrialdi baten aurrean premiazko laguntza zerbitzua bermatuta" egongo dela.
Era berean, zehaztu du ez dituztela onartu ‘Larrialdiak’ enpresak planteatutako "eskakizun onartezinak", langileei eragin diezaieketenak, eta eskerrak eman dizkie Osakidetzaren larrialdi-sareari eta Ambuibérica, Ambulancias Gipuzkoa, Ambulancias La-Pau eta Ambulancias Maiz enpresei, aparteko baliabideak euskal administrazioaren esku jartzeagatik, "larrialdiei ahalik eta denbora gutxienean erantzuteko".