Gizartea -

Gertaera

Hiru pertsona erreskatatu dituzte Bilboko Itsasadarreko uretatik, Zubizuri parean

Goizeko lehen orduan, emakume bat uretara erori da eta, antza, bi gizonezko uretan sartu dira laguntzera.

Bizkaiko hiriburuk Zubizuri zubia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes
Bizkaiko hiriburuk Zubizuri zubia
Bizkaiko hiriburuk Zubizuri zubia, artxiboko irudi batean. Argazkia: Daniel Rodriguez Fuentes

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru pertsona erreskatatu dituzte Bizkaiko Suhiltzaileek gaur, urtarrilak 1, Bilboko Itsasadarreko uretatik. Horrezkero, horietako bi Basurtuko Erietxera eraman behar izan dituzte, hipotermia zantzu arinak zituztelako.

Udaleko iturriek azaldu dutenez, gertaera 07:45 inguruan jazo da, Bizkaiko hiriburuko Zubizuri deitutako zubiaren parean.

Oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik, 25 urteko emakume bat uretara erori da eta, antza denez, bi gizonezkok uretara salto egin dute laguntzera.

Bertaratutako suhiltzaileak uretatik irteten lagundu diete, eta emakumea eta gizonetako bat Basurtuko Ospitalera eraman dituzte. Edonola ere, biak onik daude.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Itsasadarra Bilbo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Suhiltzaileak