Gizartea -
Ezbeharra
Gazte bat larri zauritu da Baionan teilatu batetik erorita
17 urteko mutila hiru metroko altueratik behera erori da Ametzondoko merkataritza-gunean.
eitb.eus
17 urteko mutil bat larri zaurtu da, Baionako Ikea pabiloi bateko teilatutik erorita. Ametzondo merkataritza-guneko segurtasun zaindari batek larrialdi zerbitzuei deitu die, gaztea larri zaurituta aurkitu duela jakinarazteko.
Ezbeharra abenduaren 31tik urtarrilaren 1era gertatu da, 04:30 aldera, Sud Ouest egunkariak jakitera eman duenez.
Antza, gazteak altzari dendako sabaitik salto egin du edo erori egin da, hiru metroko altueratik behera. Larrialdietako eta bizkortzeko zerbitzu mugikorrak (SMUR) euskal kostaldeko ospitalera eraman du, larri.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea