Gizartea -
Txostena
Espainiako umeen % 45ek gehiegizko pisua edo loditasuna pairatzen dute
Mutilek neskek baino gehiagotan pairatzen dute eta loditasuna orokorragoa da logelan ordenadoreak, kontsolak edota DVDak dituzten eta egoera ekonomiko latzagoa duten umeen artean.
Erredakzioa
6 eta 9 urte arteko Espainiako umeen % 45,2k gehiegizko pisua edo loditasuna pairatzen dute. Espainiako Gobernuaren ustez, ''Aladino'' txostenak argitaratutako datua "oso kezkagarria" da.
Mutilek neskek baino gehiagotan pairatzen dute eta loditasuna orokorragoa da logelan ordenadoreak, kontsolak edota DVDak dituzten eta egoera ekonomiko latzagoa duten umeen artean.
Leire Pajin Espainiko Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun ministroak aurkeztu du gaur ''Aladino'' txostena. Espainiako 8.000 umeen inguruko informazioa bildu dute aipatu ikerketan. Nahiz eta datu "txarrak" aurkeztu, loditasunaren eta gehiegizko pisuaren maila "egonkortu egin da" azken hamarkadan.
Espainiako adingabeen % 26k gehiegizko pisua dauka (% 26,3 mutilen artean eta % 25,9 nesken artean). Loditasuna, berriz, umeen % 19k pairatzen dute (% 22 mutilengan eta % 16,2 neskengan).