Gizartea -
Arrain urdina
Pajin: 'Arrain urdina ez jateko arrazoirik ez dago'
Ezpata-arraina, marrazoa eta hegalabur gorria ez jateko gomendatu du Elikagaien Segurtasunerako Agentziak.
Erredakzioa
Leire Pajin Osasun, Gizarte Politika eta Berdintasun ministroaren hitzetan, arrain urdina jatea "zalantzarik gabe" ona da, eta beraz ez dago "alarmarako arrazoirik".
Pajin adierazpen horiek egin ditu Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak ezpata-arraina, marrazoa eta hegalabur gorria ez jateko gomendioa egin ostean. Elikagaien Segurtasunerako Agentziak murrizpena ezarri die ugalkor dauden emakumeei, haurdun daudenei eta hiru urte baino gutxiagoko umeei.
Umeen gizentasunari buruzko txosten bat aurkezteko prentsaurrekoan, Roberto Sabrido Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziako presidenteak lasaitasun mezua bidali du, El Pais egunkariak gaur aurkeztutako informazioaren harira. El Paisek Espainiako Elikagaien Segurtasunerako eta Nutrizio Agentziak arraina, zerbak eta espinakak, eta krustazeoak jatearen ingurko gomendioak zabaldu ditu gaur.
Ministroaren hitzetan, arraina jatea osasuntsua da, eta beraz, "erabat" gomendagarria.
Ildo horretan, Pajinek esan du elikagaien gaineko kontrola Espainian "oso handia" dela, eta arrain urdina jan daitekeela "berme osoz".
Osasun ministroaren hitzetan, arrainetan eta zenbait barazkitan ematen diren metal-pilaketa mailak "kezka iraunkorra" da osasun agintarientzat, eta gomendio hori europar mailan egin dutela gaineratu du.