Gizartea -

2011ko urteko txostena

Arrazakeriak eta xenofobiak gora egin dute, SOS Arrazakeriaren arabera

Euskadin atzerritarrekiko etsaitasuna handitu egin da. Euskadiko populazioaren %61’4k uste du atzerritarren etorrerak gizarte segurtasunari kalte egiten diola.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

SOS Arrazakeriaren 11. Urteko Txostenak azpimarratzen du arrazakeria eta xenofobiak gora egin dutela estatu espainiarrean.

Datu kezkagarriena da indartze hau alderdi politikoen eskutik etorri dela, "orain arte eskuin muturraren ideiak zirenak bere egin baitituzte".

Diskurtso horrek, krisialdi ekonomikoarekin batera, iritzi publikoan jarrera eta iritzi xenofoboak indartzera bultzatu du, SOS Arrazakeriaren arabera.

Horrela, Bertelsman fundazioaren ikerketa baten arabera, espainiarren %31ak langabezian denbora luzea daramaten atzerritarrak kanporatzearen aldekoak direla erakutsi du.

Euskadi

EAEn ere immigrazioak Estatuan dituen ezaugarriak ikus daitezke. 2010ean atzerritarren aurkako etsaitasunak gora egin du. Euskadiko populazioaren %61’4k uste du atzerritarren etorrerak gizarte segurtasunari kalte egiten diola, 2009an baino 10 puntu gehiago Ikuspegiren arabera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea