Gizartea -

Ikerketa

Aireportuetako elurteak eta euriteak areagotzen dituzte hegazkinek

Zientzialarien arabera, fenomenoak klimari eragin diezaiokenik ez du ematen, baina hegazkinetatik izotza gero eta sarriago kendu behar izatea gerta daiteke.

Aireportuetako elurteak eta euriteak areagotzen dituzte hegazkinek. Argazkia: EITB
Aireportuetako elurteak eta euriteak areagotzen dituzte hegazkinek
Aireportuetako elurteak eta euriteak areagotzen dituzte hegazkinek. Argazkia: EITB

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email
Science

Ikerketak baieztatu duenez, aireportuetako hodeiak zeharkatzen dituzten hegazkinek elur eta euri prezipitazioak areagotzen dituzte.

Iraganean prezipitazioen bolumenean eragiteko "hodeien ereintza" erabili izan da eta efektua antzekoa da.

Hegazkinaren propultsio turbinek airea hoztu eta zabaldu eta efektua errazten dute, lainoen tenperatura 10 gradu zeroz azpitik daudenean.

Izotz kristalak

Hodeietan tanta finak berehala izozteko beste egin dezakete behera tenperaturek. Tenperaturen beherakada horrek izotz kristalak sortzen ditu eta ondoren handitu daitezke ur tanten bidez.

Hodeien geruzan hutsune edo kanal bat sortzen du prozesuak eta ondorengo orduetan zabaltzen jarraitzen du. Horrek lainoen prezipitazioak azkartzen ditu, artikuluaren esanetan.

Zientzialarien hitzetan, fenomenoak klimari eragin diezaiokenik ez du ematen, baina hegazkinetatik izotza gero eta sarriago kendu behar izatea gerta daiteke, izan ere, aireportu handi askok laino baxuak izan ohi dituzte neguan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea