Gizartea -
Nafarroa
Bost pertsona zauritu dira Cintruenigon trafiko istripuan
Kamioi batek eta furgoneta batek aurrez aurre egin dute talka. Zaurituetako bi kide larri eraman dituzte helikopteroan Iruñeko ospitalera.
Erredakzioa
Bost pertsona zauritu dira Nafarroako Cintruenigo herrian kamioi batek eta furgoneta batek izan duten trafiko istripuan. Horietatik bi oso larri daude.
Nafarroako Gobernuak jakinarazi duenez, istripua 12:30 aldera jazo da. Antza zauritu diren bost kideak bulgariarrak, eta furgonetan zihoazen. Zaurituetako bi kideren larritasuna ikusirik helikopteroan eraman dituzte ospitalera.
Zauritutako beste hiru kideak erriberako hiriburuko ospitalera eraman dituzte.
Istripua Cintruenigorako sarreran dagoen errotonda batean gertatu da. Tokian bertan izan dira, Foru Polizia, Suhiltzaileak, hiru anbulantzia eta helikopteroakl.