Gizartea -

Udaleku batean

Ume bat hil da Gasteizen bero kolpe batek jota

11 urteko haurra Iruñeko Txantrea auzoan bizi zen eta lau egun eman ditu Txagorritxu ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean. Eginoko harkaitzetara egindako txangoan parte hartu zuen umeak.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

11 urteko haurra Iruñeko Txantrea auzoan bizi zen eta lau egun eman ditu Gasteizko Txagorritxu ospitaleko zainketa intentsiboetako unitatean. Antza denez, mutikoak bero kolpe bat jasan zuen udalekuan.

Egino harkaitzetara (Araba) egindako txangoan parte hartu zuen umeak, gainerako taldekideekin batera. Mutikoa gaizki sentitu zen jaitsieran. 400 metroko garaiera dute harkaitzek.

Udalekua SiñarZubi elkarteak antolatu zuen. Gertatutakoa deitoratu du elkarteak komunikatu batean. Gainera, mutikoak beroari sentibera egiten zioten botikak hartzen zituela ez zekitela salatu du elkarteak, haurraren senideek ez zutelako jakinarazi.

Gainerako 39 umeak "ondo izan ziren beti" udalekuan, izan ere, egiten zituzten ekintzak "euren adina eta eguraldia kontuan hartuta" antolatzen dira.

Horrela, arazo fisikoren bat zuen mutiko bat udalekuko etxe batean geratu zen monitore batekin egun horretan.

Mutikoa hobiratu baino lehen Ana Lezcano zinegotzia beilatokian izan da. Bien bitartean, udalekuko antolatzaileek egoki ekin ote zuten aztertzen ari dira senideak abokatu batekin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea