Gizartea -

Gipuzkoa

Abenduaren 11n Donostian desagertutako adingabe errenteriarra topatu dute

17 urteko neska asteazken honetan aurkitu dute. Ondo omen dago.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Abenduaren 11n Donostian desagertutako 17 urteko neska errenteriarra asteazken honetan topatu dute, VOST Euskadik eitb.eus-i baieztatu dionez; Larrialdietako Boluntario Digitalen EAEko Elkarteak Twitterren bidez ere zabaldu du albistea.

Ertzaintzak xehetasun gehiago baieztatuko ditu aurki, baina gaztea ondo omen dago. Asteazken eguerdian etxean zegoen, senideekin. Irungo ertzain-etxetik deitu diote familiari, jakinarazteko adingabea agertua zela.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Donostia bideoak Albisteak Gipuzkoa EAE albisteak Gizartea Eguneko albisteak Errenteria bideoak Albisteak Desagertutako pertsonak