Gizartea -
Gipuzkoa
Donostian urtarrilaren 3an desagertu zen 19 urteko gaztearen bila jarraitzen dute
Egia auzoan ikusi zuten azkenengoz, eta medikazioa behar du. VOST Euskadik, alegia, Larrialdietako Boluntario Digitalen EAEko Elkarteak, gaztearen beste argazki bat zabaldu du.
EiTB.EUS
Donostian, Egia auzoan, urtarrilaren 3an desagertu zen 19 urteko gaztearen bila jarraitzen dute. Ostegun honetan, VOST Euskadik, alegia, Larrialdietako Boluntario Digitalen EAEko Elkarteak, gaztearen beste argazki bat zabaldu du, Twitterren bidez.
Gazteak medikazioa behar du. 1,88 metroko altuera du, 90 kilo pisatzen du, eta aurpegiko larruazala zuria eta begi marroi berdexkak ditu. Kirol-jertse itsas urdin eta goialdean zerrenda granatea duen jaka beltza daramatza. Motxila bat ere badu.
VOST Euskadik gogora ekarri du 112 zenbakira deitu behar diotela herritarrek, edozein arrastorik topatzekotan.