Gizartea -

Entzierroen aurkako protesta

San Ferminen korridak salatzeko hilzoriko zezen bat egin dute

Protesta egin dutenak biluzik jarri dira, lurrean etzan eta zezen baten irudia egin dute tauromakia deuseztatzeko eskatuz.

San Ferminetako entzierroen aurkako protesta. Argazkia: EFE
San Ferminetako entzierroen aurkako protesta. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ehun pertsona inguru bildu dira gaur, igandean, Iruñeako Udaletxe plazan San Ferminen korriden aurka protesta egiteko. Hilzorian eta odolez beteta dagoen zezen baten irudia egin dute lurrean etzanda.

Lehenengo entzierroa uztailaren 7an egingo da eta jaiak hasteko egun batzuk falta direnean, manifestari batzuk gorriz eta beste batzuk beltzez pintatu dira eta, honen ostean, biluzik jarri dira eta zezen baten irudia egin dute lurrean tauromakiaren deuseztatzea eskatzeko.

Aida Gascon Espainiako AnimaNaturaliseko zuzendariak Eferi jakinarazi dionez, modu honetan, "zezenaren larruan jarri dute euren burua, ikusleak ere zezenaren lekuan jartzera bultzatuz" eta horrela "zezenak eta beste animaliak jai eta ohituretako erabiltzen direnean jasatzen duten sufrimenduaz" ohartarazi nahi izan dute jendea.

Gasconek esan duenez, mundu guztiak ezagutzen ditu sanferminak baina jende gutxik daki tradizio honen atzetik zer datorren. Hau da, arratsaldean zezenak torturatu eta banderillak sartzen dizkietela eta azkenik hil egiten dituztela.

Espainian urtero 350.000 zezen hiltzen direla ere esan du AnimaNaturaliseko zuzendariak. Horrez gain, usadioak animaliekiko modu etiko eta errespetagarrian erabili behar direla eta horretarako onena animaliarik ez erabiltzea dela esan du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea