Gizartea -

Orkoienen

'Suminduek' familia bat etxetik botatzea galarazi dute Nafarroan

Hamarka pertsona etxebizitzara bertaratu dira, eta senar-emazte erretiratu batzuk botatzea galarazi diote idazkari judizialari, modu baketsuan.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Nafarroako ''suminduek'' Orkoienen bizi diren senar-emazte erretiratu batzuk etxetik botatzea galarazi dute gaur goizean, modu baketsuan, idazkari judiziala ez baitute etxean sartzen uzten.

Suminduen bozeramaileak EFEi azaldu dionez, sendi horren egoeraren berri duela egun batzuk izan zuten.

Senar-emazteei bankuak utzitako 138.000 euroetako 35.000 ordaintzea baino ez zaie falta, baina haien egoera ekonomikoak hobera egin du, erretiroa jasotzeko eskubidea dute eta haien semeetako bat haiekin bizitzera joan da eta ordainketetan laguntza emango du. Ondorioz, zorra ordaindu ahal izango dute.

Hori horrela, ''suminduek'' salatu dute egoera "bidegabea" dela, bankuak bere eskubidea gauzatu baino, senar-emazteen egoeraz "abusatu" baitu.

Azkenean, hamarka pertsona bertaratu dira etxebizitzara, eta etxetik botatzeko agindua "galarazi" egingo zutela ohartarazi diote idazkari judizialari. Ondorioz, idazkariak alde egin du, eta orain hiru hilabete pasatuko dira agindua berriz betetzen saiatu arte.

"Horrek denbora emango dio sendiari zorra ordaintzeko eta etxea erosteko", azaldu du Taniak, suminduen bozeramaileak.

"Oso pozik gaude, helburua modu baketsuan lortu delako eta talde sozialen arteko batasuna erakutsi delako", gaineratu du.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea