Gizartea -
Gertaera
Gazte bat atxilotu dute Mungian bati bizkarrean labana sartzeagatik
Borrokatzen ari zirela gazte batek beste bat zauritu zuen eta Gurutzetako ospitalera eraman zuten biktima. Ustezko erasotzailea anbulatoriora joan zen zauri batzuk zituelako eta atxilotu egin zuten.
Erredakzioa
Ertzaintzak gazte bat atxilotu du Mungian, liskar batean beste gazte bati labana sartu ziolakoan. Biktima Gurutzetako ospitalera eraman zuten. Ustezko erasotzailea anbulatoriora joan zen zauri arin batzuk zituelako eta bertan atxilotu egin zuten.
Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, atzo, igandean, gazte bati bizkarrean sastadak sartu zizkion 18 urteko gaztea kartzelan sartzeko agindua eman du Gernikako epaitegiak.
Igandeko eguerdia baino minutu batzuk lehenago eman ziren gertakizunak, Goietas plazan, Mungian. Hainbat pertsonen artean borroka bat izan zen, eta horren bitartean pertsona batek labana labana sartu zion bizkarren beste pertsona bati. Ondorioz, biktimari kirurgia-ebakuntza bat egin behar izan zioten Gurutzetako ospitalean, arma zuriarekin bizkarrean egindako zauriagatik.
Bertaratutako agenteek egindako miaketei esker, erasoaren ustezko egilea identifikatu zuten. Ustezko erasotzailea Mungiako anbulatorioraa joan zen zauri arin batzuk zituelako eta agenteek atxilotu egin zuten arma zuri bidezko lesio-delitua leporatuta.