Gizartea -

Forondako aireportua

Forondako aireportuak Kanariar Uharteekin duen lotura esleitu dio Binteri

Foronda eta Kanariar Uharteak lotuko ditu konpainiak, Ryanairrek Gasteiz-Tenerife hegaldia bertan behera utzi ostean, uhartean duen basea itxita.

Foronda eta Kanariar Uharteak lotuko ditu konpainiak. Argazkia: Binter.
Foronda eta Kanariar Uharteak lotuko ditu konpainiak
Foronda eta Kanariar Uharteak lotuko ditu konpainiak. Argazkia: Binter.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Gasteizko Aireportua sustatzeko sozietateak (VIA) Binter konpainiari esleitu dio Foronda eta Kanariar Uharteak lotzeko lehiaketa, Ryanairrek Gasteiz-Tenerife hegaldia bertan behera utzi ondoren, uhartean duen basea itxita.

Agiri batean, VIAk jakinarazi du Kanarietako Aeronautika Kudeaketa Integrala, Binter konpainiakoa, izan dela lehiaketa horretako lizitatzaile bakarra.

Zehaztu duenez, bere eskaintzak Agiri Tekniko eta Administratiboetan ezarritako baldintzak bete ditu, eta lizitazioaren Batzorde Teknikoak 100etik 94,5 puntutan balioetsi du bere eskaintza. Aurkeztutako eskaintzaren prezio orokorra 220.000 eurokoa izan da.

Halaber, jakinarazi du datozen egunetan kontratua formalizatuko duela adjudikaziodunarekin, eta kontratua sinatzen denetik bere eskaintzan aurkeztutako sustapen-ekintza guztiak egin beharko dituela 2020ko abenduaren 31ra arte.

Gasteizko Aireportua Sustatzeko Sozietateak, Eusko Jaurlaritza, Gasteizko Udala, Arabako Foru Aldundia, Arabako Merkataritza zein Industria Ganbera eta Zerbitzuak osatzen dituzten bazkideek adierazi dutenez, "elkarrekin eta modu koordinatuan" jarraituko dute lanean, "Gasteizko aireportuaren hazkundea eta lehiakortasuna hobetzen lagun dezaketen ekimen guztiak babestuz".

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Gizartea Eguneko albisteak Gasteiz Albisteak Gasteizko Aireportua Kanariak