Gizartea -

Bizkaia

Kontzentrazioa deitu dute Durangoko kutxazain batean hil zen gizonaren oroimenez

Urtarrilaren 16an egingo dute elkarretaratzea Beste Bi plataformak deituta hildakoa gizona eta kalean bizitzera behartuta dauden gainerako gizon-emakumeak gogoratzeko.

Larunbatetik iganderako gauean hil zen gizona. Argazkia: EiTB
Larunbatetik iganderako gauean hil zen gizona.
Kutxazain batean hilik aurkitu duten gizonaren gorpuak ez du indarkeria zantzurik

1:29

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Beste Bi plataformak kontzentrazioa deitu du urtarrilaren 16rako Durangoko Ezkurdi plazan, Jaimeren omenez, hau da, larunbatetik iganderako gauean Durangoko kutxazain batean hil zen gizonaren omenez.

Plataforma etxegabeko pertsonen alde lanean dabiltzan hogei bat elkarte eta entitate inguruk osatzen dute. Ekimen honekin, Jaime gogoratzeaz gain, kalean bizitzera behartuta dauden gainerako gizon-emakumeak ere gogoratu nahi dituzte.

Ohar batean, Durangoko Udalak Jaimeren heriotza deitoratu du eta horrelakoak saihesteko balizko neurriak hartzeko konpromisoa adierazi du. 

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bizkaia Euskal Autonomia Erkidegoa albisteak Gizartea Eguneko albisteak Durango albisteak Albisteak