Gizartea -

Alkohol-maila hirukoizten zuen

Ortega Cano 126 km/h-ko abiaduran zihoan istripua izan zuenean

Hala dio istripuen biktimen elkarte batek, bildutako datuak aztertu ostean. Hala ere, Guardia Zibileko txosten teknikoak zehaztuko du abiadura ofiziala.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Jose Ortega Cano toreatzaile ohia 126 km/h-ko abiaduran zihoan joan den maiatzean izandako istripuaren unean, DIA istripuen biktimen elkarteak kaleratutako txosten baten arabera. Hala ere, Guardia Zibileko txosten teknikoak zehaztuko du abiadura ofiziala.

Azken asteetan zabaldu denez, istripuaren egunean Jose Ortega Canok alkohol-maila maximoaren hirukoizten zuen (1,26). Baimendutako alkohol-maila maximoa 0,50ekoa da.

Horrekin batera, istripua gertatu baino lehen Ortega Canoren gidatzeko modua salatzen zuten Larrialdi Zerbitzuei egindako hiru dei ditu epaileak. Dei hauek toreatzaile ohiaren ibilgailua identifikatu zuten eta "ausarkeriaz gidatzea eta kontrako norabideko errailean ibilgailua sartzea" leporatu dizkiote.

Carlos Parra istripuan hildakoari dagokionez, haren odolari egindako azterketen aburuz, "ez dago alkoholaren edo gai toxikoen zantzurik". Toxikologia Institutu Nazionalean gordeta daude Ortega Canoren eta Carlos Parraren odol laginak.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea