Gizartea -
Sutea
Sute batek kalteak egin ditu Nabarnizko baserri baten teilatuan
Gizon bat atera dute baserritik, baina ez da inor zauritu, eta sua kontrolpean hartu dute. Asteazkeneko 04:50ean piztu da, eraikinaren atzealdean, ikertzen ari dira zergatik.
EiTB.EUS
Sute batek kalteak egin ditu Nabarnizko (Bizkaia) baserri baten teilatuan asteazken goizaldean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak eitb.eus-i baieztatu dionez. Gizon bat atera behar izan dute baserritik, baina ez da inor zauritu. Sua goizeko lehen orduan kontrolatu dute.
Sutea 04:50 aldera piztu da, ikertzen ari dira zergatik, baserriaren atzealdean, eta eraikinaren teilatura hedatu da. Batez ere teilatuan eragin dituzte kalteak garrek.
09:00etan, suhiltzaileak baserrian zeuden oraindik, sua itzaltzen, baina sutea kontrolpean zuten.