Gizartea -

Bizkaia

Arrontegiko zubian izandako istripu batek auto-ilara handiak eragin ditu

Bi pertsona arin zauritu dira eta ospitalera eraman behar izan dituzte, goizean goiz hiru autok, kamioi batek eta furgoneta batek talka egin ostean.

Zirkulazio-istripua N-637 errepidean. Argazkia: @trafikoaEJGV
Zirkulazio-istripua N-637 errepidean
Zirkulazio-istripua N-637 errepidean. Argazkia: @trafikoaEJGV

eitb.eus

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Hiru autok, kamioi batek eta furgoneta batek istripua izan dute gaur goizean Arrontegiko zubian, Getxorako noranzkoan, eta ilara luzeak sortu dira goizean goiz. Talkaren ondorioz, bi pertsona zauritu dira, eta ospitalera eraman dituzte.

Ezbeharra 08:30ean gertatu da, oraindik argitzeke dauden arrazoiak tarteko, Segurtasun Sailak jakitera eman duenez. Istripu anizkoitzaren ondorioz, bi erreiko zirkulazioa eten behar izan dute, eta auto-ilara handiak sortu dira.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafiko Istripuak Trafikoa Gizartea Trafiko webkamerak Eguneko albisteak Albisteak