Gizartea -

Azterketa baten ostean

Bilboko Aireportuak langileen dutxetako bat itxi du, legionella antzeman baitu

Ur-berogailu batean topatu dute bakterioa. Kutsatzeak ez die gainerako dutxei eta bidaiarientzako komunei eragin.

Legionella bakteriak ez die bidaiarien komunei eragin. Argazkia: EiTB
Bilboko Aireportuko terminala.
Legionella bakteriak ez die bidaiarien komunei eragin. Argazkia: EiTB

Agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bilboko Aireportuko langileek erabili ohi duten dutxetako bat itxi dute, hura hornitzen duen ur-berogailu batean legionella bakterioa antzeman eta gero. Beharginei dutxa hori ez erabiltzeko eskatu diete, berogailua konpontzen duten bitartean.

Aenako iturriek azaldu dutenez, ur-zirkuituaren azterketak egin ohi dituzte, eta halako batean aurkitu dute kutsatutako ura.

Iturrion arabera, langileen dutxetako bat hornitzen du ur-berogailuak, eta ez die gainerako dutxei edota bidaiarientzako komunei eragin.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilboko Aireportua Bizkaia Lana Gaixotasunak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak Osasun albisteak