Gizartea -

SARE SOZIALAK

Audioak eta bideoak bidaltzeko WhatsAppek izan duen arazoa konpondu da

Ia bi orduz egon da erorita audioak eta bideoak bidaltzeko aukera WhatsApp aplikazioan, 12:00etatik 14:00etara.

EITB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

WhatsApp mezularitza aplikazio arrakastatsuaren hainbat funtzio erori egin dira gaur goizean: testu bidezko mezuak bidaltzeko arazorik ez da egon, baina ezin izan dira audioak, argazkiak eta bideoak bidali 12:00etatik 14:00etarako tartean. Egoerak eguneratzen eta stickerrak bidaltzen ere ez du utzi denbora tarte horretan aplikazioak, eta bideo bidezko deirik ere ezin izan da egin.

2019ko urriaren 30ean erori zen azkenekoz WhatsApp aplikazioa. Sistema kudeatzailean izandako arazo baten ondorioz, WhatsApp, Messenger, Instagram eta Facebook sare sozialak etenda egon ziren hainbat orduz.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Teknologia WhatsApp Sare sozialak Gizartea Eguneko albisteak Albisteak