Gizartea -
Bizkaia
Sute batek bi solairuko baserri bat kiskali du Morgan
Sua 04:15 aldera piztu da, eta suhiltzaileak bertaratu dira. Sutea zerk eragin duen ikertzen ari dira, baina instalazio elektrikoan arazo bat egon dela dirudi.
eitb.eus
Sute batek bi solairuko baserri bat kiskali du astelehen goizaldean Morgako Oñarte auzoan (Bizkaia), baina ez da inor zauritu, Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak eitb.eus-i jakinarazi dionez.
Sua 04:15 aldera piztu da, eta bertaratu diren suhiltzaileek berehala hartu dute kontrolpean sua. Hala ere, eraikina hozteko lanek goiz osoan jarraituko dute, Bizkaiko Suhiltzaileek azaldu dutenez.
Garrek baserriko bi solairuak erre dituzte. Baserrian pertsona bat bizi da, baina ez da zauritu, garaiz irtetea lortu baitu.
Ikerketa ireki dute sutea zerk eragin duen argitzeko, baina instalazio elektrikoan arazo bat egon izana da esku artean duten hipotesi nagusia.