Gizartea -

Hezkuntza Ministerioa

DBHko ikasleen % 17k ez dute lan egiteko itxaropenik Espainian

Etorkizunean lan-bizitzari aurre egiteko beharrezko hezkuntzarik ez dute DBHko ikasleen % 17k, 2010eko Diagnostiko Ebaluaketa Orokorreko emaitzen arabera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Etorkizunean lan-bizitzari aurre egiteko beharrezko hezkuntzarik ez dute DBHko ikasleen % 17k, 2010eko Diagnostiko Ebaluaketa Orokorreko emaitzen arabera. Ebaluaketa Hezkuntza Ministerioak egin du 2. mailako 29.154 ikasleren artean, 17 erkidegoetako 870 zentrotan.

Lehen Hezkuntzako ikasleei egin zitzaien proba 2009an. Ikasleek matematiketan, hizkuntza-komunikazioan eta mundu fisikoaz, sozialaz eta herriaz duten ezagutza aztertu zuten idatzizko eta ahozko ariketen bidez. Era berean, 4.488 irakaslek eta zentroetako 843 zuzendarik parte hartu zuten galdeketen bidez.

500 puntuko eskala batean adierazi dituzte emaitzak. Bost mailako eskala horretan batez beste Espainia hirugarren mailan ezarri du azterketak. "Errendimendu mailarik baxuenetan" (1 edo txikiagoa) Espainiako ikasleen % 17 daude.

Bestalde, gainerako ikasleak, % 83, 2, 3, 4 edo 5 mailatan daude, "geroko hezkuntzari eta lan-bizitzari aurre egiteko nahikoa" izango litzatekeelarik, Hezkuntza Ministerioak jakitera eman duenez.

"Aukeratutako zentroak edo erkidegoak" emaitza akademikoetan pisu gehien duten fatoreak ez direla dio txostenak. Gelan edo eskola barruan gertatzen denak eta ikaslearen beraren itxaropenek eragin handiagoa dute, eta baita ikaslearen testuinguru ekonomiko, sozial eta kulturalak ere.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea