Gizartea -

Azpiegiturak

Hasi dituzte Artatzako errepideko zirkulazioa arintzeko lanak

Zazpi hilabeteko epea aurreikusi dute lanak amaitzeko. Getxorantz, hiru errei izango ditu errepideak.

Auto-ilarak. Argazkia: EiTB
Auto-ilarak. Argazkia: EiTB
Auto-ilarak. Argazkia: EiTB

agentziak | erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Bizkaiko Foru Aldundiak Artatzako tunelen eta biribilgunearen arteko errepide zatia hobetzeko lanak hasi ditu, zirkulazioa arintzeko asmoz.

Aldundiak jakinarazi duenez, 1.126.368 euroko aurrekontua du proiektuak, eta zazpi hilabeteko epea dute aurrera eramateko.

Heleburua da 800 metro inguruko errepide tarte horren trafiko gaitasuna handiatzea, Artatzako noranzkoan, zirkulazio arazoak gutxitze aldera.

Horrekin batera, aldaketak egingo dituzte BI-637 errepidean eta Leioan bazterretako bideetan. Era berean, Kukularrako bigarren faseko lanek aurrera jarraitzen dute, eta baita Gurutzetako eta Arrontegiko korapiloetakoek ere.

Imanol Pradales Azpiegitura eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak azaldu duenez, Arrontegi zubiak alternatibarik ez edukitzearen ondorioz sortzen diren arazoak konpontzea dute jomugan, itsasadarraren azpitik joango den tunela egin arte behintzat.

Lanak bi fasetan egingo dituzte. Horrela, lehenengo lau hilabeteetan tunel irteeratik suhiltzaileetarako tartea atonduko dute, eta suhiltzaileetako 'stop'eko sarbidea kenduko dute.

Bigarren fasean Artatzako biribilgunerako sarrerako zirkulazioa arinduko dute, eta beste errei bat gehituko diote.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Trafikoa Getxo Bizkaia Gizartea Eguneko albisteak Leioa Albisteak