Gizartea -
Bizkaia
Getxoko Udalak hamar pertsona etxetik aterarazi ditu egiturak kalteak dituelako
Eraikina udal arkitektoak eskatuta hustu dute. Hiru pertsona jada ostatu batera eraman dituzte.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Getxoko Poliziak hamar pertsona etxetik aterarazi ditu Areeta auzoan, Paulino Mendivil kaleko 22. zenbakian, eraikinaren egiturak kalteak dituelako.
Udalak ohar batean azaldu duenez, herritarrak eraikina uztera behartu dituzte, udal arkitektoak eskatuta. Horren esanetan, eraikina hustu beharra zegoen, eraikinaren egiturak kalteak ditu eta.
Horrenbestez, hamar lagun atera dituzte eraikinetik, eta Udalak jada hiru pertsona ostatu batera eraman ditu.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea