Gizartea -
2010eko datuak
Bizi-itxaropena 82 urtera igo da Espainian
Estatuko Estatistika Institutuak kaleratutako txostenaren arabera, 2010ean 484.055 haur jaio ziren, 2003az geroztik izan den jaiotze tasa txikiena erregistratu zen.
Erredakzioa
Bizi-itxaropena 82 urtera arte igo zen Espainian iaz, hala dio Estatuko Estistika Institutuak kaleratutako ikerketa batek. Biztanlegoaren Mugimendu Naturalaren inguruko Inkestaren datuen arabera, emakumeek (84,9) gizonezkoek (78,9) baino bizi-itxaropen handiagoa dute.
Heriotza kopurua, berriz, jaitsi egin zen 2010ean aurreko urtearekin alderatuaz gero, eta hazkunde begetatiboa 105.388 pertsonatan kokatu zen.
Azken zazpi urtetako jaiotza tasarik baxuena
Emakume batek izaten dituen seme-alaben batezbestekoa 1,38ra jaitsi da eta ama izateko batezbesteko adina, berriz, 31,2ra igo da.
Ezkontzak
2010ean 169.020 ezkontza izan ziren, 2009an baino % 3,6 gutxiago. Halaber, ezkontzen % 21,5ean bikotekideetako bat atzerritarra zela jasotzen du ikerketak.