Gizartea -
Elkarrizketa Radio Euskadin
Imanol Pradales: "Espainiak bidesariak kentzeko duen joera ez da ohikoa EBn"
Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatua 'Boulevard' albistegian elkarrizketatu dute ostegun honetan.
Radio Euskadi | Erredakzioa
Imanol Pradales Bizkaiko Azpiegitura eta Lurralde Garapeneko diputatuak Radio Euskadiko 'Boulevard’ albistegian azaldu duenez, otsailean Parisera joango dira itsasadarraren bi ertzak lotuko dituen ibai azpiko tunelaren proiektua azaltzera. Europako Batzordeak berak "multimodala" izango den proiektu hori hobeto ezagutzeko gonbidapena igorri du aste honetan.
Garraio publikoak ere ibai azpiko tunela erabiliko duela azaldu du Pradalesek, baina ez dakite "trenbidea edo beste mota batekoa izango den", ez baitago oraindik zehaztuta. Dena dela, Arrontegiko zubiaren alternativa izatera deitutako proiektuaren alde agertu da, egunero 160.000 ibilgailu jasaten dituen sarearen "puntu kritikoa" baita.
Bestalde, bidesariak mantentzearen alde egin du diputatuak, errepideen mantentze-lanekin laguntzeko. Halaber, bide azpiegitura handien garaia bere amaierara iristen ari dela esan du.