Gizartea -

Galizian

'Codex Calixtinus'a lapurtu dute Santiagoko katedraletik

Ondareko Poliziak kodexaren desagerpena ikertzen ari dira. "Indarkeria zantzurik gabe"ko lapurreta izan da.

'Codex Calixtinus'aren irudia. Argazkia: EFE
'Codex Calixtinus'aren irudia. Argazkia: EFE
'Codex Calixtinus'aren irudia. Argazkia: EFE

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Codex Calixtinusaren eskuizkribu originalaren desagerpena ikertzen ari da Polizia. XII. Mendekoa da eta Santiago bideko lehenengo gidaliburutzat hartzen da. Santiagoko katedralaren Artxiboan zainduta zegoen.

Kodexa aurkitzen zen lekuan ez zegoen "indarkeria-zantzurik", Gobernuak Galizian duen ordezkariak, Miguel Cortizok, jakitera eman duenez. Horrez gain, salaketa asteazken honetan, "zazpiak aldera" egin zela adierazi du.

Oraindik lapurreta nork egin duen ez dakiten arren, Polizia Santiagoko katedraleko segurtasun-kamerak aztertzen ari da aztarnaren bat aurkitzeko.

Liburua, katedraleko Artxiboan blindatutako ganbera batetik hartu dute; originala da, ez turistei eta bisitariei erakutsi ohi zaien erreplika. Egoera paregabetan soilik erakusten zen, azkenekoz Kulturako Ministerioaren langileei.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea