Gizartea -
Feminismoa
Paola Damontiren hitzaldia Katakrak liburu-dendan izango da
Iruñeko Udalaren zentsurari iskin egin, eta hiriburu nafarreko Katakrak liburu-dendan emango du hitzaldia ikertzaile feministak.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Paola Damontik "Brecha orgásmica: De cómo el patriarcado nos persigue hasta en la cama" (Arrakala orgasmikoa: Patriarkatuak nola jazartzen gaituen oheraino) izenburupean Iruñeko Emakumeen Etxean (Navarra Sumaren udal Gobernuak zentsuratu aurretik) eman behar zuen hitzaldia Katakrak liburu-dendara lekualdatu dute.
Damontiren erabakia Udaleko Berdintasun Sailak hitzaldia bertan behera uzteko erabakia hartu ostean etorri da. Izan ere, saileko zinegotzia den Maria Garcia Berberenaren hitzetan: "erabiltzen den hizkera ez dator bat erakundearekin".
Azkenean, hitzaldiak bere jatorrizko izena mantenduko du eta Katakrak liburu-dendan emango dute, urtarrilaren 31n, 19:00etan, Katakrakek berak zabaldu duenez.