Gizartea -

Migrazioa

Frantziak migratzaileak Irunera legez kontra itzultzen jarraitzen duela salatu dute

Lehengo urtean 3.000 lagun baino gehiago artatu zituzten. Joan den igandean Frantziako Poliziak botatako 12 lagun artatu zituen Irungo Harrera Sareak.

Irungo Harrera Sareak 2019an antolaturiko manifestazio bat. Argazkia: EiTB
Irungo Harrera Sareak 2019an antolaturiko manifestazio bat.
Irungo Harrera Sareak 2019an antolaturiko manifestazio bat. Argazkia: EiTB

AGENTZIAK | ERREDAKZIOA

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Irungo Harrera Sareak salatu du frantziar Estatuko Poliziak Irungo muga igarotzen duten migratzaile afrikarrak legez kontra Espainiako Estatura itzultzen jarraitzen duela.

Elkarteak ohar batean adierazi duenez, pasa den igandean, muga gurutzatu eta legez kontra itzuliak izan ziren hamabi lagun artatu behar izan zituzten.

2019an 3.000 lagun baino gehiago artatu zituen elkarteak. Horien % 82 gizonak ziren; % 10, emakumeak; eta % 8, adingabeak. Gehienak Gineako Errepublikatik, Boli Kostako Errepublikatik eta Maliko Errepublikatik etorritakoak dira.

Gainera, Harrera Sareak Irungo Udalari eskatu dio migratzaileek ostatua aurkitzeko bidea egoki seinaleztatzeko.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Afrika Migrazioa Euskal Herria Gipuzkoa EAE Frantzia Gizartea Eguneko albisteak Irun bideoak Albisteak Frantziako Gobernua gaur