Gizartea -
Gertakaria
Gizon baten gorpua aurkitu dute Donostian, karabana batean
Hilotzak ez zuen, itxuraz, indarkeria-zantzurik. Hildakoa 58 urteko donostiar bat da. Ibilgailua San Markoseko bidean zegoen aparkatuta.
Agentziak | Erredakzioa
Herritar batek gizon baten gorpua aurkitu zuen Donostian asteazkenean, hilaren 22an, landa-bide batean aparkatuta zegoen karabana batean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez. Itxuraz, hilotzak ez zuen indarkeria-zantzurik, iturri horrek berak zehaztu duenez, eta baliteke gizonak egun batzuk eman izana ibilgailuan hilda.
Asteazken goizeko lehen orduan, herritar batek Ertzaintzari deitu zion, San Markoseko bidean aparkatuta zegoen karabana batean, baratzeak dauden gune batean, hildako bat zegoela esateko
Bertaratu ziren agenteek ibilgailuaren barruan topatu zuten gizona. Hildakoa 58 urteko donostiar bat zen, hainbat polizia-aurrekari zituena, eta ez zen karabanaren jabea.
Agintaritza judiziala bertaratuta, gorpua altxatzeko agindu zuen, eta hilotza Donostiako Medikuntza Legaleko Institutura eraman zuten, autopsia egiteko.