Gizartea -
ERASOA
Pertsona bat atxilotu dute Altsasun, beste bati zauri larriak eragilea leporatuta
Aurpegian ebakuntza egin behar izan diote biktimari. Errege gauean taberna batean izan zen borroka batean zauritu zuten.
AGENTZIAK | ERREDAKZIOA
Nafarroako Foruzaingoak pertsona bat atxilotu du Altsasun, borroka batean beste pertsona bati aurpegian zauri larriak eragitea leporatuta.
Gaur jakitera eman denez, Errege gauean borroka bat izan zen Altsasuko taberna batean eta bertan zauritu zuten pertsona hori. Aurpegian lesio larriak izan zituen eta ebakuntza egin behar izan diote.
Biktimak salaketa jarri zuen eta handik egun batzuetarako, atxilotuak ere salaketa jarri zuen biktimaren aurka, mehatxuak leporatuta.
Bestalde, Foruzaingoak sei pertsona atxilotu ditu azken egun hauetan Funesen, Antsoainen, Azkoienen, San Adrianen, Iruñean eta Orkoienen, mota ezberdinetako delituak direla eta, kartzela-zigorra betetzen hasteko errekerimendua zutelako.