Gizartea -
Iragarpena
Eguraldiak okerrera egingo du asteburuan
Hodei asko egongo dira zeruan eta euri-jasak egotea espero da. Tenperaturak 25 ºC inguruan ibiliko dira. larunbatean eguzkia eta hodeiak txandakatuko dira.
Erredakzioa
Euskalmet meteorologia agentziaren arabera, larunbatean eguzkia eta hodeiak txandakatuko dira, eta leku batzuetan zaparrada trumoitsuak izango dira, batez ere goizaldean eta egunaren bigarren erdian. Tenperaturek 25 ºC inguruan jarraituko dute.
Igandean, zerua lainotuta egongo da egun osoan eta litekeena da zirimiria egitea, batez ere kantauriar isurialdeko zenbait puntutan. Ipar-haizeak joko du eta tenperatura maximoak 2 eta 4 ºC artean jaitsiko dira; 21-13 ºC artean izango dira, hartara.
Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea