Gizartea -
Errioxa
Bost urteko neskato baten gorpua topatu dute Logroñoko hotel batean
Neskatoaren ama atxilotu egin dute. Bere buruaz beste egiten saiatu da.
Agentziak | Erredakzioa
Errioxako Haro hiriko 5 urteko neskatila bat hilda agertu da Logroñoko hotel bateko gela batean. Gainera, haren ama bere buruaz beste egiten saiatu da, hoteleko leiho batean eserita baitzegoen ebaketa batzuekin, Errioxako Gobernuak adierazi duenez.
Polizia 09:30ean joan da 'Los Bracos' hotelera, Errioxako hiriburuko erdigunean, hoteleko dei bat jaso ondoren.
Agenteak emakume bat zegoela leiho batean eserita konturatu dira eta ebaketa batzuk zituela. Neskatila ohean aurkitu dute hilda.
Polizia Nazionalak bere ama atxilotu du; San Pedro Ospitalean zegoen hotelean bertan egin zituen zauriak sendatzeko.
Adingabearen aitak neskatila entregatzearen haustea salatu zuen atzo Haroko Guardia Zibilaren kuartelean, gertatzen zen hirugarren aldia baitzen.
Horrez gain, neskatilaren amonetako baten bila jarraitzen dute, hoten berean zegoena, amarekin eta neskatilarekin batera. 404 gelan zeuden.
Familiak neskatilaren amak idatzitako zenbait agur gutun eman dizkio Guardia zibilari.
Errioxako Auzitegi Nagusiak gertaera Logroñoko 3. Instrukzio Epaitegiak ikertuko duela adierazi du. Diligentziak ireki dira gertaera argitzeko gorpu-jasotzea eta ondorengo autopsia antolatu ondoren.