Gizartea -

Erasoa

Gizon bat atxilotu dute Bilbon beste bati labanaz eraso ostean

Biktima Basurtuko Ospitalera eraman dute gaur goizean San Frantzisko auzoko etxebizitza batean izandako erasoaren ondorioz.

Agentziak | Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Ertzaintzako agenteek gizon bat atxilotu dute astelehen honetan Bilbon, beste gizon bat sastakatzea egotzita, eta Basurtuko Ospitalera eraman dute.

Erasoa 11:00ak aldera gertatu da, San Frantzisko auzoko etxebizitza batean.

Segurtasun Saileko iturriek jakitera eman dutenez, ustezko erasotzailea atxilotu eta polizia-etxera eraman dute, eta biktima, Basurtuko Ospitalera.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Bilbo Gizartea Eguneko albisteak Albisteak