Gizartea -

Datorren udararako

Harley-Davidsonen kontzentrazio bat Euskadira ekartzea espero dute

Helburu horrekin joango da gaur Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo saileko zuzendaria Bartzelonako Harley Days ekitaldiaren aurkezpenera.

Erredakzioa

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Eusko Jaurlaritzak Harley-Davidson moto-markaren jarratzaileen kontzentrazio bat ekartzea espero du Euskadira dator urteko udararako.

Isabel Muela Eusko Jaurlaritzako Turismo Saileko zuzendaria helburu horrekin doa gaur Bartzelonan egingo den Harley Daysen aurkezpenera, Europako moto-kontzentraziorik garrantzitsuenera.

Bilkura horretan milioi bat pertsona inguru, eta mundu osoko 18.000 moto bilduko dira. Hiru egunez ospatuko da. Euskadi gonbidatu dute hara.

Datorren urteko udaran Euskadin marka amerikarraren kontzentrazio bat egitea da Turismo Saileko zuzendaria Harley Days ekitaldira joatearen arrazoietako bat.

''Euskadi, goza ezazu'' marka-irudia askotan agertuko da Bartzelonako Katalunia Plazan.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea