Gizartea
Istripua
Amaitu dira N-634an Zornotzan hainbat autoren arteko istripu batek sortutako ilarak
Agentziak | Erredakzioa
Bost autok egin dute talka, eta bi lagun zauritu dira; Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
-
Bost autok egin dute talka, istripuan. Argazkia: @BomberosBizkaia (Twitter).
Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, astearte honetako 09:30 aldera amaitu dira N-634an Zornotzan hainbat autoren arteko istripu batek sortutako ilarak. Bost autok egin dute talka, eta bi lagun zauritu dira; Galdakaoko Ospitalera eraman dituzte.
#Istripua eta #Autopilaketak amaituta #N634 Km 86 #Amorebieta-n, trafikoa lehengoratua.
— Trafiko Zuzendaritza (@trafikoaEJGV) January 28, 2020
Fin de accidente y retenciones en la N-634 Pk 86 Amorebieta, tráfico restablecido #Trafikoa
Istripua 07:30 aldera jazo da. Errepideko errei bat itxi behar izan dute, eta, hortaz, Ertzaintza beste bide batetik ari da bideratzen zirkulazioa.
Bestalde, Ertzaintzak arreta eskatzen zuen 09:00ak aldera BI-631an, Derio eta Mungiaren arteko tartean; izan ere, auto batek basurde bat harrapatu du, eta hainbat autok talka egin dute.