Gizartea -

Gertakaria

Tafallako bizilagun bat atxilotu dute, aparkatutako auto batzuetan lapurtzeagatik

Foruzaingoa, halaber, beste bi lagun ari da ikertzen, lapurretekin lotura izan lezaketelakoan. Zazpi salaketa daude, gertaera hauengatik.

Foruzaingoak zabaldutako argazkian, autoetan lapurtu dituzten objektuetako batzuk.
Foruzaingoak zabaldutako argazkian, autoetan lapurtu dituzten objektuetako batzuk.
Foruzaingoak zabaldutako argazkian, autoetan lapurtu dituzten objektuetako batzuk.

EiTB.EUS

Whatsapp Facebook Twitter Telegram Email

Foruzaingoak, Tafallako Udaltzaingoarekin batera, nafar udalerri horretako bizilagun bat atxilotu du, aparkatuta zeuden auto batzuetan ustez indarra erabilita lapurtzeagatik. Atxilotuak hainbat objektu hartu omen zituen auto horietatik.

Foruzaingoa ohar baten bidez jakinarazi duenez, herritar batek 112ra deitu zuen, Tafallako zezen-plazako aparkalekuan zaratak eta hiru lagun susmagarri zeudela ohartarazteko. Udaltzainek, bertaratuta, egiaztatu zuten ibilgailu batek apurtutako leihoa zuela; hori balizko lapurreta batekin bateragarria zen. Halaber, auto baten azpian ezkutatuta zeuden bi lagun antzeman zituzten; bi horien testigantzetan kontraesanak zeudela ikusita, susmagarri bilakatu ziren. Bietako batek etxeko ezten bat zeraman; baliteke ateak eta leihoak palankaz mugitzeko erabili izatea. Horrez gain, zenbait objektu eta droga ere zituen aldean. Guardia Zibilak beste susmagarri bat ere antzeman zuen inguruan; horrek bihurkin bat eta ustez lapurtutako hainbat objektu zeramatzan.

Gerora, Foruzaingoak zazpi salaketa jaso zituen Polizia Arreta Bulegoan, aparkatuta zeuden autoetan izandako kalteengatik. Herritar batzuek falta zituzten hainbat gauza: poltsa bat, kolonia, diru-kopuru jakin bat, manikura-kaxa bat, memoria eramangarri bat eta auto baterako argi-sorta bat.

Zantzuak ikusirik, Foruzaingoak Tafallako adin nagusiko bizilagun bat atxilotu zuen. Bitartean, ikertzen ari dira beste bi lagunek ere lapurretekin zerikusirik izan ote duten. Tafallako Polizia Judizialaren Taldeko agenteek hartu dituzte izapideak euren gain.

Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
Nafarroako albisteak Delituak albisteak Gizartea Eguneko albisteak Tafalla albisteak Albisteak Foruzaingoa Lapurretak albisteak